Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Testuingurua

2013ko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzainek Cabacas hil zuteneko testuingurua ulertzeko eskatu digu Ares kontseilari ohiak. Eskatutakoa betetzen saiatuko naiz. Ertzaintzaren grabaketan esaten direnek testuinguru bat zuten, baina grabaketa ezkutatu zuenak testuinguru osoaren ezagutza ezkutatu zion iritzi publikoari. Helburu bakarra bururatzen zait: bere interes politikoen neurriko testuinguru bat fabrikatzea; iritzi publikoari testuinguru liskartsu bat marraztu eta ertzainak muga-mugako egoera batean zeudela sinestaraztea. Kontakizun ofiziala zikin zezaketen frogak tiraderan gordetzeraino.

Nonbait, orduko hartan tonto totalak ginen testuingurua ulertzeko. Orain, ordea, urtebete pasatxo egin ondoren informazio osorik gabe, testuingurua ulertzeko gai ikusi gaitu. Grabaketak agertu direnean.

Aitortu berri digun gaitasunaren izenean: Aresen dimisioak ikaragarri lagunduko liguke ulertzen Cabacasen hilketaren testuingurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.