Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Tik-tak

2015eko otsailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Julio Anguita izan zen aitzindaria, baina «programa, programa, programa» egiten zuenean, leloa baino garrantzitsuagoa zen leloak barruan zeraman dinamita: Anguitak idatzita ikusi nahi zuen ideologiaren praxia. Orain, nonbait, errepikapenaren teknika da inportantea, ez edukia. Rajoyk fin de la cita (aipuaren bukaera) esaten zuen zerrenda luze bateko aipuen ondoren. Pablo Iglesiasek Esperanza Aguirreri mila aldiz: «Aguirre anderea, errepika ezazu nirekin»; Iglesiasek berak tik-tak, tik-tak, tik-tak egiten du bera balitz bezala etorkizunaren erlojeroa. Tania Sánchezek teknika bera baliatu du IU utzi ondoren: «Ez. Puntu. Ez gara Podemosen sartuko. Puntu».

Twitterreko mekanika, diskurtsoaren euskarri. Ateraldi ondo kalkulatuak, esplizitatzen ez den programa baten laburpen. Ez dakit banalizazioaren paradisura eraman nahi gaituzten edo nire baitako erlojua den abisatzen ari zaidana, tik-tak tik-tak, zahartzen ari naizela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.