Hitz beste

Txantxangorria

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Terraza batean irakurtzen ari naizela, txantxangorri bat pausatu da nire mahaian. Begira geratu zait. Bat-batean, ttak!, eta nik jandako pintxoari erori zaion ogi-papurretako bat mokoratu du. Begira geratu zait berriro. Bi saltotxo eman, eta ttak, ostera ere. Ogi-papurrekikoa egin duenean, niri begira segitu du.Edo liburuko azalari agian. Mantso-mantso, buelta eman diot liburuari, azalaz gogoratzeko. Izututa, txantxangorriak alde egin du. Mutil koskor bat ageri da azalean: pistola bati eusten dio bi eskuekin, ikusleari tiro egiteko pronto balego bezala. Irriño bat atera zait: ez ahal zen mutikoaren pistola izango txantxangorria izutu duena.

Bat-batean, argazkiko pare bat detailek inarrosi didate barrena: heldu baten eskua ikusten da azalaren izkinan, mutikoaren bi eskuei eusten. Eta baita tiroa gidatzen ere, mutikoak begi bat estalia baitauka tafetan batekin, eta begi ona ere itxita, hobeto apuntatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.