Txarrantxa, lur-sailetan hesiak egiteko erabiltzen den alanbre horzdun hori, askotan ardien-eta ilaje-sortak zintzilik dituztela… Orain mende eta erdi asmatu zuten aziendari eusteko alanbre klase hori, batzuen ustez Panpan, beste batzuen ustez Iparramerikako Mendebalde urrunean… Garai hartan bietan zebiltzan artzain euskaldunak,eta lihoa garbitzeko orraziari deitzenbaitzaio txarrantxa, irudimenak iradokitzen dit artzain haien irudimenak ez ote zituen txarrantxetako artile-puskak eta txarrantxarekin garbitutako lihoa lotu lehendabiziko alanbre orzdunak ikusitakoan. Irudimenari ez zaizkio arrotzak mendabaldera etorri nahi duten etorkinen irudiak txarrantxen beste aldera iragan nahian azienda bailiran, eta bertan utziz ilea, larru puskak, baita bizia ere askotan.
Irudimenari badatorzkio gogora iragan hurbileko gerren lubakietako eta kontzentrazio eremuetako txarrantxak ere, eta ez da harritzeko: gerra hotsak dira.

HITZ BESTE
Txarrantxa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu