Mundua ez baitzegoen arazo faltan, munduan ondo ibiltzen ikasteko moduko komikiak irakurtzen genituen. Ongia eginez eta gaizkiaren kontra jardunez santu izateko bidea erakusten ziguten Vidas ejemplares komikiek. Munduan gerrak zeuden, baina gerra guztiz onak eta gerra guztiz txarrak, heroiak eta bilauak, zintzoak eta traidoreak zeudela irakasten zuten Hazañas bélicas izenekoek. Kriminalek ez dute sekula irabazten izeneko serie bat ematen zuten irratian. Oesteko abentura konkistatzaileen istorioetan agertzen ziren indioak guztiz barbaroak ziren; kolono zuriak, aldiz, zintzo zibilizatzaileak. Ez, mundua ez zen ondo eginda egongo, baina iltzatu nahi ziguten ongiaren eta gaizkiaren arteko mugan ez zegoen argi-ilunik, zalantzarik.
Orion txisteak deitzen genien txikitako komiki haiei. Ondo begiratzen hasita, izena ez dago gaizki jarria: mundua konpontzeko modua txiste haietako eskeman kabituko balitz bezala gobernatzen gaituzte.

HITZ BESTE
Txisteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu