Hitz beste

Txolarrea

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Tximinia prestatzen ari nintzela neguko lehen su-aldia pizteko, zerbait solidoa erori da kedarrarekin batera. Puska beltz bat. Txori bat behar du. Ez da handia. Txolarre bat, agian. Sartuko zen teilatutik eta gero irteten asmatu ez. Auskalo noiz erori zen tranpan, baina ez da oso hil zaharra, ez baitago erabat usteldua. Zertan ari ote nintzen ni, bera herio betean zegoen bitartean? Irakurtzen, telebistaren aurrean, siestatxoa egiten egongelako sofan? Munduaren neurria galduta nolanahi ere, txolarre triste batek ere bere tokitxoa behar bailuke munduaren harmonian.

Telebistan, aldaketa klimatikoari buruzko albisteak Durbanetik. Porrota izan da aditu askorentzat. Ez ditu, behintzat, gehienok espero genituen exijentziak jaso.

Habia moduko bat osatu dut tximiniaren erdian, egunkari baten orriekin eta ezpaltxoekin. Txoria erdian jarri, eta su eman diot metatxoari, hildakoak errausten ditugun benerazio beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.