Hemen ditugu berriro aspaldi joanak behar zuten egintzak, formak eta irudiak. Atzo, Hernaniko kaleetan gauzatu ziren, Bilbokoetan, Gasteizkoetan, Iruñekoetan. Laster, irudiok sare sozialetako txokoetara heldu ziren, telebistara, hedabideetara, gure begi-ninietara. Gure oroitzapenen almazenera. Eta berriro ikusi ahal izan genuen aspaldi joanak behar zuten egintzok, formok, irudiok ez direla joan, komeni zaien orotan errepikatuko dutela eszenografia bera txulo-aire berarekin eta argumentu beti bera dantzatuz (oraingoan, aldaera metaforiko txiki batekin: ETA olagarroa omen, eta atxilotuak, zefalopodoaren tentakuluak).
Irudi txulo-aireok errepikatzen diren aldiro, disidentzia eta desobedientzia integratu ezin dituen demokrazia baten estetika eta praktika ikusten ditugu, autoritarioak, bortxazkoak, ez batere zibilak.
Laster entzungo dugu olagarroaren tintak itsututa gauzkala.

Hitz beste
Txulo-aire
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu