Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Uharteak

2012ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Uharte misteriotsua, altxorrarena, Thule, Asperduraren Uhartea, Lurraren bihotzerainoko bidean dagoen Axel uhartea, Hipokresiarena, Liliput, Moreau doktorearena…

Uharteak ziren gure gaztetako irudimena aberasten zuten lurraldeak. Haietan galtzen ginen, haien kartografian eraiki nahi genuen gure baitako gizarte ederrago bat: uharte baten isla zuen gure independentzia pertsonalaren geografiak. Eskarmentuz ari ginen ikasten islak garela. Bizitzaren itsasoak inguratutako lur zati batzuk. Eta laster konturatu baikinen amildegiz eta labarrez inguratuko harkaitzezko lurralde bat eraikitzeko arriskuaz, gure neurriko islari egokitzen hasi ginen gure elkartasun egarria ere.

Denon geneetan dago, nonbait, Utopia eraiki nahi izatea. Errealitateari men egiten hasten garen arte. Baina errealitatea krudela da beti: Sandy izeneko uhartea kendu digute mapetatik, ezingo dugu ez-isla hartan ere eraiki gure ametsetako paradisutxoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.