Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Urakana

2012ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Lerrook idazten ari naizen unean auskalo Sandy urakana zer txikizio eragiten ariko den bazterretan, baina apenas dagoen inor han-hemen emandako alarma-deien berririk ez duenik. Ez da harritzeko, eta ez soilik urakanak eragingo omen dituen hondamendiengatik. Urakanik gabe ere eguraldia dugu eguneroko gure solasen trentopic merkeena, ez igogailuetan bakarrik. Telebistako programatzaileek aspaldi usaindu zuten zenbateraino den emankorra eguraldiaren mauka, eta pixkana-pixkana informatiboak eguraldiari buruzko informazioen atari bihurtzen joan dira. Ohartuko zineten: albistegiak argaldu egin dira, eta eguraldiari buruzko partea, lehen apendize hutsa izaten zena, orain urakan bat bezain gizena dator, ia albistegi osoaren neurria hartzeraino.

Mutila logelako armairuan ari da zer jantziko duen erabaki nahian.

-Zer esan du parteak, zer eguraldi egingo du?

-Joan leihora eta begiratu —erantzun dio neska-lagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.