Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zaharrak berri

2015eko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ismenek ahizpari: «Emakume gaitun, ez dinagu gizonezkoen kontra egiteko ahalmenik». Antigonak, gogor: «Nirekin hagoala esaten badidan ere, ez dinat laguntzarik eskatuko!». Antigonak erregeak agintzen dionaren gainetik dauka kontzientzia: bakarrik dago boterearen aurka eta bakarrik lurperatuko du neba hil berria, jakinik ere heriotza izango duela zigor.

Gizonezkoen munduan bizi dira bi ahizpak, Kreonte erregeak bere solasetan zehatz marrazten duen ordenamendu pitzadurarik gabean: «Bizi naizen artean ez dit emakume bakar batek aginduko [...] Emakumeak lotuta daude ondo eta ez libre [...]». Eta Hemon semea Antigonarekin maitemindu baita, Kreontek diotso: «Seme, arren, ez galdu bururik emakume batek emandako plazeraren kulpaz, ez bihurtu emakume baten jostailu [...]»,

Zaharrak berri orain hogeita bost mendeko testu batean bezala gaurko munduan, Sofoklerengana eraman nauen Greziako Gobernu berri emakumerik gabean barne.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.