Julen Azcona
EGUZKI EPELEAN

Zero Kilometro

2023ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Zein da zoriontasunaren prezioa? 2023an, garestia, seguru. Egun, kontzertu batera joatea luxu bat da. Artista internazionalen kasuan (Madonna, Coldplay, Beyoncé, The Weeknd, Harry Styles), prezioak 400 euro baino gehiagora igo daitezke, eta hala ere azkar-azkar agortzen dira eta zaila izaten da estadioan leku on bat lortzea. Prezioen igoera pandemiatik arrastatzen dugun fenomenoa da. AEBetan, krisia Administrazio Publikoraino iritsi da. Bertan, aztertu nahi dute ea TicketMaster bezalako sarreren salmenta eramaten duten enpresak oligopolio trakets bat sustatzen ari diren. Iskanbilak Taylor Swift abeslariaren bira erraldoiarekin eztanda egin zuen, non prezioak milaka dolar igo ziren, eskaeraren arabera fluktuatuz, burtsako akzioak balira bezala. Mugimendu historiko batean, kapitalismoaren herrialdean aski dela erabaki dute, ikerketa publiko bat hasiz, espekulazio honen jatorria zein izan daitekeen aztertzeko.

Bitartean, musikazaleok merkatuaren menpe gaude, artistaren eta ikuslegoaren artean sortzen den magiari prezioa jartzea ezinezkoa baita, emozioekin zerikusia duen trukaketa intimoa delako. Horretaz baliatzen dira korporazio handiak. Honen aurrean, beti bezala, badago alternatiba. Makrokontzertuez gozatzea ongi dago (nik neuk 2024an Madrilen ospatuko den Taylor Swiften kontzertura joateko sarrera daukat), baina, J Martinak esaten duen bezala, «nik badaukat beste zerbait». Euskal musika anitza eta ugaria da, eta tokiko talde berriak deskubritzea abentura goxoa izan daiteke, zentzuzko prezio baten truke (edo, maiz, doan).

Azken bi urte hauetan, euskal talde berri eta gazte ugari zuzenean ikusteko aukera izan dut, eta haien lanak ez du amerikarren performanceei zertan inbidia izan: aipatu dudan J Martina, Merina Gris, Ibil Bedi, Raimundo el Canastero, Chill Mafia Records, Etxepe... Bere kontzertuetan sentimendua, artea, talentua, hizkuntza, kultura, dena barreiatzen da ordu bateko bizipen ahaztezin batean. Eta gauza batek ez du zertan bestea ezeztatu: bi gozamen motak aldi berean existitzen ahal dira. Hala ere, prezioen krisi honetan, izan daiteke aukera bat bestea bainojasangarriagoa izatea, bai ikuspegi ekonomiko, baiekologiko batetik ere. Elikagaien Zero Kilometro filosofia aplikatu, kulturan erebai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.