Aitak jostailuak jasotzeko agindu dio umeari. Zergatik?, zapuzten zaio umea. Zerrak haginak izatea- gatik, erantzuten dio aitak garai bateko formula zaharrarekin.
Zergatik? Zerrak haginak izateagatik.
Erraz da autoritarismoa ikusten formularen atzean. Ez dut ukatuko: begiratu batera, aire guztia du. Baina arreta pixka batekin erreparatzen bazaio, nago erantzunak autoritarismoa baino haragoko logika bat —esanahi ederrekoa— gordetzen duela bere muinean. Zergatik? Zerrak haginak izatea delako gauzen orden naturala. Badaudelako esplikatzen zailak diren gauzak, edo esplikazio handirik behar ez dutenak,edo honezkero jakin beharko zenituzkeenak. Badagoelako guraso-umeen arteko nahiz gizarteko harremanen kode inplizitu bat. Guk guztiok dauzkagun obligazioen zerrak haginak dituelako. Zerrari haginak berdintzen bazaizkio, zerra izateari utziko diolako eta ezingo duelako bere lana bete…
Hitz beste
Zerraren haginak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu