Hitz beste

Zertaz?

Anjel Lertxundi.
2011ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zertaz hitz egiten dugu demokraziaz hitz egiten dugunean? Zer da eta zertan da demokrazia hemen eta Estatu Batuetan, mendebaldean eta ekialdean; Bilduren kasuan edo Bin Ladenen hilketarenean; alderdi politiko batzuk legez kanpo uzterakoan edo estatuaren terrorismoa txalotzerakoan… Ez, ez dira zirkunstantzia berdinak, ez dira parekagarriak, baldin ez bada galdera bera eragiten dutelako gertakari batek zein besteak: zertaz aritzen gara demokraziaz hitz egiten dugunean? Eta, esaldiaren tortillari buelta emanez, zertaz hitz egiten dugu terrorismoaz ari garenean? Demokraziaren defentsak susmagarri bihurtzen zaitu demokraziaren izenean. Eta kutsatuen zakuan sartzen.

Nork pentsatzen zuen demokrata izatea erraza zenik? Ikusten ari garenak ikusita, zinez: demokrazia da ikasgai politiko zailena eta konprometituena. Horrexegatik eta badaezpada ere: hobe urruti, oso urruti, batzuek txalotzen duten demokraziatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.