Hitz beste

Zibilizazioa

Anjel Lertxundi.
2011ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Gandhiri behin galdetu omen zioten zer iruditzen zitzaion mendebaleko zibilizazioa, eta desobedientzia zibilaren praktika irauli zuenak erantzun omen zuen: oso ederra litzateke eta guztiz eredugarria… baldin existituko balitz.

Ez dakit zein testuingurutan ari zen Gandhi, ez dakit hitzok esan zituen ere. Guztiarekin ere: zibilizazioaren definizioak, garapen tekniko ekonomikoaz gainera, bere baitan hartzen baldin badu garapen morala ere, eta elkartasuna baldin badauka balore moralen erpinean—zibilizazio eredugarri batek behar lukeen moduan—,gure zibilizazioa ederra litzateke… baldin existitukobalitz.

Garapen materialak, ordea, ez du garapen morala bermatzen. Aitzitik: morrontzan jartzen du. Ikusi besterik ez dago mendebaleko zibilizazioa deitzen duguna nola erreakzionatzen ari den Libiako gertakarien aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.