Hemen eta auskalolandietan, eskuinak uste du berea dela boterearen monopolioa. Eta ezkerrak agintea lortzen duenean, eskuinak lapurreta gisa hartzen du joko politiko huts baten ondorioa. Ezkertiar bat agintean usurpatzaile bat da eskuinarentzat: zeruak eskuinari oparitu dion eskubide naturalaren esku-arrantzalea. Zapaterok egindako krisiaren kudeaketa txit negargarria geldituko zaigu oroimenean, baina Zapateroren kontrako herraren guztiz muinean, eskuinari boterea lapurtu (?) izanaren bekatu orijinala dago.
Beste bat da Lopezen koska: Ajuria-eneak abertzaleen paradisu betierekoa zirudien. Lopez heldu arte. Lehendakariaren bekatua ez da ezker-eskuin dinamikak eragina (popularren babesa du!), abertzale-konstituzionalista lehiak sortua baizik.
Baina ezker abertzaleak Ajuria Eneako hurrengo maiztertza lortuko balu? Ezker edo abertzale izaeran bainoago, nago indarkerian jarriko dutela zilegitasunaren fokua.
Hitz beste
Zilegitasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu