Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Zizarea, oiloa, gu

2016ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mundua ibilian dabilela adierazteko, egunari gauak segitzen diola esan ohi dugu. Bizitzaren zikloa barneratzeko, naturaren logikara hurbiltzeko, kosmosaren parte apal deseuza garela ulertzeko, batere txarra ez emakume bati entzun niona: «oiloak zizareak jaten ditu, nik oiloa jaten dut, zizareek jango naute». Kontatu zidanez, txikitako artazuriketari bukaera emateko errezitatzen omen zuten batere apaindurarik gabeko hiru esaldi laburren sokatxoa. Errezo bat balitz bezala. Artaleak lokotsetik askatzen ari ziren bitartean, zizareak zituzten gogoan bizitzaren iturri gisa, gure akaberaren onuradun moduan. Ederra da. Apaltasunerako dei bat.

Herenegun hil zen emakumea.

Oiloak zizareak jaten ditu... Begiratu batera, emakume hil berriari ikasi nionak oso sinplea ematen du, baina apaltasunak estilo bat duenean eraikitzen, destilazioa dario, gutxirekin asko esaten du, emaitza oso du estilizatua. Artea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.