Erdi Aroak oso maitea zuen itsasontziaren metafora. Zoroz betetako ontzi bat zen gizartea, Stultifera navis bat, latinez esanda, eta Narragonia (Tontoen Isla) zuen azken portu. Baina lemazainik gabe, ontziaren itsasaldia guztiz zen eroa; ez zekien ekaitzak saihesten; kontrako korronte orotan sartu eta norabidea erratzen zuen. Ontzia galduta zebilen batean, Mendatiara (Gezurren Islara) heldu ziren. Gezurretan ikasi zuten, bada, baina ez gezurrak disimulatzen. Beste batean Goldengoniara (Urrearen Islara) iritsi ziren, eta ontzia erruz bete zuten urrez, baina oharturik hondoratzen hasi zela, urrea bota zuten kareletik, eta bota zituzten ur barrikak eta jakiak ere…».
Ikasleak, nekatuta, literaturako apunteen koadernoa itxi eta telebista piztu du. Raxoi ari da: «Sufrimendua egon da, baina ontzia ez da hondoratu». Zoroen ontzia oraindik Erdi Aroan ote dabilen edo Erdi Arora bueltan ote den gelditu da ikaslea.

Hitz beste
Zoroen ontzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu