Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Zubian

2013ko uztailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Itzultzailearena —literatur itzultzailearena, bereziki— ez da gurean ez lanbide erraza, ezta lanbide txalotua ere. Gero eta sarriago aitortzen zaizkio azken urteotako jauzi kualitatiboa, euskara estandarrari egindako ekarria, literatura landu nahi dugunoi eskaintzen dizkigun eredu eta aukera gero eta ugariagoak. Aitormen gero eta zabalduagoa ez dator, ordea, batere bat itzulpenen onarpen praktikoaren galgarekin: irakurleak falta zaizkio, uzkur ditu editoreak. Onarpen instituzionala ere, antzeko: itzultzaileen presentziak hurbil du hutsaren hurrena euskararen etorkizunarekin zerikusia duten estamentuetan.

Iaztik itzultzaile profesional bat dago Espainiako Akademian. Bi motibo eman zituzten Miguel Sainz akademiko izendatu izana justifikatzeko: hizkuntzen arteko joan-etorri gero eta globalizatuagoak hizkuntzen gaurko garapenean duen eragina, eta fenomeno horren zubian itzultzaileek egiten duten lekukotza zuzena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.