Gela handi batean, ilunpe ia erabatekoan, museoko zaindarietako batek eskutik hartu zaitu, eta harrizko kubo handi baten ertzean jarri du zure eskua. «Segi eskuarekin ertzari», esan dizu. Desagertu da zaindaria, itxi da guztiz argi-iturri bakarra zen atea. Iluntasun erabatekoaz gainera, isiltasuna ere erabatekoa da. Entzutekotan, zure eskua entzuten duzu harri hotzean aurrera doalarik. Ukimena duzu lagun bakar. Zure eskua eta harriaren testura hotza. Entzumenak isiltasuna entzuteko balio dizu. Ikusmena, argi faltaren erabatekotasunaz jabetzeko. Harriaren kantoira iritsi zara. Erdi jiratu, eta kuboaren hurrengo ertzari segitu diozu. Eta hurrengoari.Zu, bakarrik, obrarekin. Munduarekin. Zeure buruarekin.
Gela ilun hori Madrileko Reina Sofia museoan dago egunotan, Elena Asinsen erakusketa handiaren erdian.Artistaren zulo beltza da. Artista, bakarrik obrarekin. Munduarekin. Bere buruarekin.
Hitz beste
Zulo beltza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu