Lerrook idazten ari nintzenean, hasteke zegoen Bake Konferentzia eta ezin jakin zer emango zuen, gaurko hedabideek zer esango duten, alderdi politikoek zer balorazio egin duten. Haien analisiek hauteskundeak izango dituzte begien bistan. Kalkulu elektoralak buruan. Komenientziaren araberako hitzak mingainean. Ulertzekoa da. Baina erakutsiko dute eskuzabaltasunik? Lehenetsiko dituzte justizia eta elkartasuna bezalako printzipioak?
Politika eta etika ez dira gauza bera,baina printzipio etikoek praktika politikoaren zutabe eta motore behar lukete izan. Hala balitz, printzipioak ondo sustraituak baleude aparatuetan, askoz ere zailagoak gertatuko lirateke gestio politikoaren desbideraketak, printzipio demokratikoekiko traizioak, ustelkeriak, komenientziaren araberako aldaketa taktikoak.
Bake Konferentziaren helburua indarkeriaren amaia da. Izango ahal da praktika politiko gardenago baten hasiera ere.
Hitz beste
Zutabeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu