Hernani

2008-11-19

Tomas Elortza Ugarte
2023ko azaroaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Egun horretan, duela hamabost urte, Iruña-Veleiako aztarnategian ari ziren arkeologoei —Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nieva— industen jarraitzeko baimena kendu zieten, eta kanporatu egin zituzten langileekin batera. 

Arrazoi ugari eman bazituzten ere grafitoen faltsutasunaz, bat bera ere ez arrazoi zientifikotan oinarritua: azterketa fisiko eta kimikorik gabe, C14 egin gabe, dataziorik gabe...

Bost urte geroago hasi ziren laborategiko analisiak egiten, eta, hemezortzi ikerlari aritu baziren ere —lau txosten idatzi zituzten—, ikerlari batek soilik, Jose Vicente Navarrok, jo zituen faltsutzat 36 grafito, haietan aurkitu zituen metal aztarnak faltsutasun frogatzat hartuz. Beste hamazazpi ikerlariek ez zuten ondorioztatu ez grafitoen faltsutasunik, ez benetakotasunik. Beste bat benetakotzat hartu zuen. Epaileak 36 hauengatik zigortu zuen Eliseo Gil Zubillaga, bakoitzeko bi euroko zigorra ezarriz. Beste ehunka grafito analizatu gabe daude oraindik.

Epaiketaren bezperatan, kazetari batek honela idatzi zuen auziari buruz: «Tamalgarria da arkeologo, hizkuntzalari eta historialariak elkarlanean jarri eta auzia argitzeko gai ez izatea; deitoratzekoa, jakintzaren arloan diharduten erakundeek —Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, unibertsitateak...— horretan ez lagundu izana». Bat nator berarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.