ZUZENDARIARI

Abenduaren %0,03an Euskararen Eguna Nafarroan

2016ko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Lehenengo aldiz Nafarroako Gobernuak Euskararen Eguna ospatuko du Iruñean, Altsasun eta Tuteran egingo diren hiru ekimenen bidez. Gure hizkuntzarako albiste pozgarria egiazkoa balitz, hau da, gobernu berriak benetan euskara normalizatzeko gutxienezko planteamendu, aurrekontu eta elkarlana abian jarri izan balitu. Baina ez. UPNk poz baino pozago egon behar du, euskararako izan zuen aurrekontu politika ziztrina (hizkuntza ahalik eta lasterren suntsitzeko) funtsean ez delako ezer aldatu. Adierazpenak, jarrerak, dekretu batzuk... lagungarriak izan daitezke baina politika bat ondo ezagutzeko zenbakiak ikustea bezalakorik ez dago. Eta une honetan Nafarroan aurrekontuen euskararako %0,1 bideratzen da soilik, eta 2017rako Geroa Baik %0,03 gehitzea planteatu du, hau da, guztira %0,13.

Ideia bat egiteko, Eusko Jaurlaritzak gaur egun %0,9 baino ez du bideratzen, lotsagarria ere badena, gero eta gutxiago delako (Ibarretxeren garaian %1,4tik %1,2ko bitartekoa izan zelako).

Hau da, Nafarroako Gobernuak eta berau babesten duten gainerako hiru alderdiek behar dena baino hamar aldiz gutxiago bideratu nahi dute. Onartezina. UPNkoek euskararako eutanasia nahi zuten, Gero Baik zainketa aringarriak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.