ZUZENDARIARI

Aberri izena

Bilbo.
2016ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Gutun bati erantzuna ematearren, esango nuke oso argi dagoela ze izen izan dugun hemengook : Nabarre, Nabarri, Nabarra...

Azkenengo urteetan dokumentu eta liburu ugari argitaratu dira Ingalaterrako erregea epaile agertzen zelarik Nafarroa eta Gaztelaren arteko gatazkan, 1177ko urtean (gaur egun, Londreseko museoan «epaile laudoa» izena darama).

1200. urterako orain Euskal Autonomi Erkidegoa, Bureba eta Errioxa izenez ezagutzen ditugunak, konkistaren eta handiki batzuen saldukeriaren bitartez, Gaztelaren menpean geratu ziren. Lurralde historikoak «institucion de las hermandades» izenekoaren bitartez sortzen hasi ziren, Gaztelak emandako tituluen bidez, hain zuzen.

Garai horretarako, hau da, 13. menderako, lurralde zabal hori erabat euskalduna zen. Haren lekuko da «Ojacastroko euskarazko ezkontzena».

Lehenengo konkistatik aurrera euskara atzeraka joango da mendebaldeko gune horretan, eta jakina, euskara enborretik desberdinduz agertuko dira euskalkiak, Koldo Zuazok bere liburu batean aditzera ematen duenez. Erdi Aroan sortu ziren, Nafarroako erresumatik behin bananduta.

Beste horrenbeste esan ahal da ekialdeaz. Euskara indartsu zebilelarik Aragoik Nafarroa izateari utzi zion. Oskako debekua da haren lekuko, duela egun batzuk Pako Aristik hizpide emana:

- 1512ko konkista, non hamar milaka soldaduk esku hartu zuten Gaztelaren aginduetara.

-1620ko anexioa, Frantziaren aldetik.

Hortik aurrera euskarak ehunka edo nahi beste debeku jasan du, euskara mota ezberdinen artean alde nabarmenak agerian geratuta (Erromako Inperioa desagertu zenean latinaren enborretik hainbat hizkuntza sortu ziren).

Gaur egunean neurri handi batean edo osoan gure hezkuntza sarean ez da azaltzen hori guztia. Den-denari berezko irizten zaio, eta gure gazteek ez dute inongo kontzientziarik, gai honi dagokionez; estatu berekoak izan garela, eta bagarela, eta euskara bera zergatik banandu eta galdu den azaldu barik, ahanzturan zein asimilazioan murgildu dira.

Amaitzeko, esan behar da irlandarrak euren burujabetzaz Churchilekin jesarri zirenean, 1.000 urteko historia ipini zutela mahai gainean, ingelesek bestekohistoria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.