80 urteko gizon bat. Bizitza osoa itsasoari lotuta. 50 urte luzez munduan zehar ibilitakoa da. Erretiroa hartzeko garaia iritsi zitzaionean gauza bat argi zuen: merezitako atsedenaldia hartuko zuela baina bere pasioari uztartuta hil arte, itsasoari uztartuta, alegia. Urte hauetan txalupa zahar bat haren bizi-poza izan da, «baliagarria» zela sentiarazteko tresna. Orain Pasaian dauden txalupak antolatu nahi dituzte, eta, horretarako, pantalanak eta abarrak jarriko dituzte. Dagoena ez omen da errentagarria, ezta erakargarria ere. Egunkarietan zenbat leku izango dituen, nondik norako guztiak aipatzen dira, horren kostua izan ezik. Guk ere «modernizatu» egin behar dugu, eta, horretarako, garapenaren izenean proposatzen diren ekimen guztiak onartu behar ditugu: kanpoko kaia, zentral termikoa. Gizonak erabakia hartu du: itsasora joateari utziko dio, kobratu nahi diotenari «lapurreta» deitzen dio, Pasaiako «argazkia» desitxuratuko dutelako, beste portu bat besterik ez da gurea izango, eta ez zaio arrazoi falta. Dena errentagarri bihurtu nahi dugun honetan, ez gara konturatzen herrien eraldaketa hauek uniformetasunera garamatzatela, herrien nortasunaren kontrako kolpeak direla, eta berdin du non zauden, berdina baita Orioko zein Hendaiako kaitik pasean ibiltzea.
ZUZENKETA: asteazkenean, 13. orrian albiste bat oker eman genuen. Atez ateko sistema ezarri zenetik Oiartzunek zabortegira 1.200 kilo hondakin gutxiago eraman duela argitaratu genuen; 1.200 tona gutxiago bidali ditu.
Zuzendariari
Aitaginarrebaren istorioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu