ZUZENDARIARI 

Albert Oehlen

Mikel Arruabarrena Azpitarte.
EAJko legebiltzarkidea Gasteizen eta zinegotzia Elorrion.
2016ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Guggenheim museoan aurkitzen naiz urriaren 21ean, pintura erakusketa berri baten aurkezpen egunean. Artistaren izena Albert Oehlenda, alemaniarra jaiotzez, naiz eta denboraldi luzeak ematen dituen Ispasterren daukan estudioan.

Kalea ilun dagoela ikus dezaket barrutik, eta leiho erraldoi guztiak ispilu bilakatu dira. Sabaia nire begietatik urruti dago eta hutsune handi honetan txikia sentitzen naiz, inurritxo bat gorantz begira, ikusmiraz.

Artelanak abstraktuak direla begi bistan da: pintura distiratsuz emandako brotxakadak, aldizkari zaharrekin egindako collageak, lerro bihurri batzuk dantzan oihal gainean... ez dut ez forma ezagunik bereizten margolanetan, ezta irudimena astintzen didan ezer aurkitzen ere. Koadroa joan koadroa etorri, ez naiz gai artistaren mezua jasotzeko eta frustrazio puntu bat sentitzen dut nire barnean.

Oso gose naiz eta ibilbidea seko eten duteskaini didaten maionesazko kanape bat hartzeko. Abiada baten sartu dut ahora baina... demonioz! Lurrera erori zait zati handi bat!

Lurrean sortu den orban koipetsuari begira geratu naiz eta barneko bulkada bati jarraituz zapaldu egin dut. Lurreko maionesa arrastoa zabaldu egin da eta izar konstelazio bat irudikatu dezaket bertan, oso urrutiko galaxia misteriotsu batean kokatua eta, momentu batez, leku hartara bidaiatu dut imajinazioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.