ZUZENDARIARI

Alokabide eta pandemia

Kike Intxausti
Lasarte-Oria
2021eko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hamarkada bat baino gehiago eman dugu gure familia-etxebizitza Alokabideren esku. Ez genuen inoiz arazorik izan Bizigune programak egin duen kudeaketarekin. Baina zerbait huts egiten ari da, eta ez dut uste pandemiari leporatzeko modukoa denik. 2020ko otsailean, Alokabidek kontratua berritzea proposatu zigun, eta ez egiteko asmoa genuela jakinarazi genien.

Gure kontratua iazko irailean amaitu zen. Baina horra Alokabideren aurreikuspena: etxebizitza abenduan entregatzea, oraindik maizterrei etxebizitza berria aurkitu behar zietelako eta pandemiak kudeaketa oso zaila egiten zuelako. Martxoan gaude, bost hilabete igaro dira. Pandemia? Ez, kudeaketa da oso txarra, bulegoak itxiz eta aldez aurretiko hitzordurik gabe; telefono bat baino ez harremanetan jartzeko, non modu atseginean esaten dizuten arduradun batek deituko dizula. Egon zain.

Uste dut gehiago espero dezakegula kalitatea kudeatzeko sistema ziurtatua duenarengandik. Aztertu ezazue erreklamazioen segida hori, ireki bulegoak eta zaindu bezeroak merezi bezala. Ez da nahikoa «Bizigune programari urte hauetan guztietan egindako ekarpena» eskertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.