Horrelako zerbait entzungo da etorkizunean Euskal Herrian, seme-alabek hildakoaren lan literario bat aurkitzean. Beste edozein hizkuntzatarako autoediziorako plataformak badaude ere, ez dago euskal literaturarako. Azken errekurtsoa ukatzen digute. Ez da irakurtzen, esaten da. Baina, bitartean, literatura lanak beste hizkuntzetan argitaratzen jarraitzen dute. Eta euskal literatura gero eta atzerago geratzen. Guggenheim eraiki zenetik, kulturarako aurrekontuak oso eskasa izaten jarraitzen du beste gauzetarako. Bitartean, olatu turistikoari etekina ateratzen dio ostalaritzak. Auskalo nondik datorren bere kapitala, txapel gutxi haien artean, agian. Gobernuaren itxurazko laguntzarekin eta argitaletxeen argitalpen eskasarekin, beste hirugarren biderik ez badago, euskal literaturak porrot egingo du. Goian bego. Beti izango ditugu itzulpenak; euskarari laguntzen ez badiogu, beste hizkuntza batzuei lagunduko diegu. Pobreen eskuzabaltasuna.
Bilbo
Amak/Aitak hau nahi zuen publikatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu