Irailaren 28an, 29an eta 30ean Azkoitian Zezen Asteburua ospatzekoak dira, eta, beste ekintza batzuen artean, sokamuturra eta entzierro txikiarekin bete dute egitaraua.
Hainbat herritar harrituta geratu gara. Nola da posible XXI. mendean, beste leku askotan zezen festei mugak ipini eta sufrimendua oinarri duten hainbat ospakizun debekatuak izan diren bitartean, Azkoitian orain hastea halako festa deitoragarriak (tamalgarriak-negargarriak-lotsagarriak) antolatzen?
Azkoitiko sokamuturraren 500. urteurrena ospatzera omen datoz, tradizioa aspaldikoa dela eta. Tradizioak tradizio, ez dugu zilegitzat jotzen pertsonen dibertimendu hutserako animaliei tratu txarrak ematea.
Dirudienez, sokamuturra eta entzierroak egiteko, antolatzaileek beren agiriak aurkeztu behar dituzte Jaurlaritzan, betiere ospatu baino 10 egun baliodun lehenago. Jakin dugunez, oraingoan ez da hala izan, nahiz eta Jaurlaritzak baimena emanda eduki.
Egin dezagun denok animalien alde borroka, izan gaitezen beraien ahotsa.
ZUZENDARIARI
Animalien tratu txarren aurka!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu