Zuzendariari

'Arrasate Press' aldizkariko publizitatea

Joxemari Muxika.
AED elkarteko lehendakari ohia.
2013ko abenduaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Arrasate Press herri aldizkariak 25 urte bete ditu. Euskara hutsean idatzitako lehen tokiko aldizkaria izan zen, eta horri esker, euskarazko tokiko aldizkariek beren eremu propioa irabazi dute», dio Ainhitze Ruizek Lehen herri aldizkaria izenburua zuen artikuluan (BERRIA 2013-12-03).

Lehen esaldi horrekin ados nago, baina aurrerago, «Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzei esker lortu zuten euskarazko aldizkariak aurrera egitea» dio, eta hau ez da oso zuzena. Arrasateko merkatarien ekarpena ahazten du, finantza iturrien %50etik gora izan ziren hauek publizitatearen bitartez.

«Euskarazko tokiko aldizkariek» aurrera egin badute, orokorrean, tokian tokiko merkatarien publizitatearen ondorioz edukitako diru sarrerei esker izan da. Honekin ez dut diru publikoa ezinbestekoa izan dela eta izaten jarraitzen duela ukatu nahi.

Publizitatea azpimarratzeko arrazoia, iturri hori lantzeak euskalgintzaren ikuspegitik eragin hirukoitza daukala da: alde batetik, merkataritza kudeaketan euskara sartzen da; bestetik, euskaraz informatzeko finantzabidea lortzen da, eta, azkenik, herritarrei salgaien berri ere euskaraz ematen zaie.

ZUZENKETA: BERRIAk atzo barruko orrialdeetan argitaratu zuen Nelson Mandela uztailaren 5ean hil zela. Herenegun hil zen, abenduaren 5ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.