Udaberri hasiera. Argi beltza, nahiz eta eguzkia noizbait azaldu. Oso mantso igotzea komeni da, ia-ia geldirik, horra eta hara begira, gorputz osotik argia arnastuz. Hitchcockek, kaioen garrasi mehatxagarriez, laguntzen gaitu.
Sartzen gara; halako iluntasun bat, hobeto esanda, argi leun bat, leihoen albastroak eraginda.
Eta orduan, literalki, paretan gora igotzen gera!, zorua falta da-eta!
Erortzear ematen duen aldamio moduko zerbaiti eutsiz, mantso-mantso, igotzen gera. Begiratzen, inguratzen gera… ezereza… arnasa hartzen ari da hutsunea, Oteizak esaten zuen bezala.
Urreztatutako Barrokoko erretaula zoragarria, zuloan erori dala ematen du, organo zaharraren kexuak. Jaitsiera, mantsoago egin behar da, ipar aldetik, poliki, behar den despresurazioa egiteko…
Itzulera; pixka bat ilundu du, eta itsasoa pixka bat harrotu, hobe joateko olatuei branka jarri behar zaie…
Ezustean gaude. Cristina Iglesias arkitektoak faroa ermita bihurtu du.