ZUZENDARIARI

Ausa Gazteluko pista

AloƱa Jauregi eta Luis Mari de Juan
2021eko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Aralar mendia da, baina, azken urte hauetan, pistak eraikitzea, pistak konpontzea, 4x4 ibilgailuak pistetatik kanpo ibiltzea... pista da komunikabide eta bileretan batez ere nagusitzen den hitza. Norentzat eta zertarako diren argitu beharko litzateke lehenengo. Zer ahalbidetzen du pista batek? Kotxez mendira joatea eta, abeltzainen esanetan, haien lanerako baldintzak hobetzea. Hobekuntza horrek emaitzak izan beharko lituzke Aralar bezala ingurune publiko eta babestuak diren eremuetan, biodibertsitatea eta natur balioak hobetu eta lehengoratze bidean, eta hori da Aralarren gertatzen ari ez dena. Alderantziz, gero eta eremu higatu gehiago dago, basoaren hedapena behar baino txikiagoa da, lurzoruaren galerak gero eta harkaizti gehiago bistaratu du, eta, urari dagokionez, aztertu beharko liratekeen kontu asko daude: ibilbidea, kalitatea, kantitatea...

Ausa Gazteluren kasu zehatzean, urte batzuk badira hango leporaino pista egin zela. Baloratu al da pista horrek zein onura ekarri dion eremu horri, biodibertsitatearen ikuspegitik eta natur balioen hobekuntzaren bidean? Eta zenbat abeltzain profesionalen egoera sozioekonomikoa hobetu duen? Eta, beste alde batetik, aztertu al da zein ondorio kaltegarri dituen pista horrek? Jakina da pista horrek ez duela bermatzen, inondik ere, larreak egoera onean mantentzea; bestela, nola ulertzen dira batez ere mendiaren mendebaldeko hegalean, Almitzeta inguruan, egiten diren desbroze edo soiltzeak?

Bide batez, esan behar da, gainera, eremu hori mendi babeslea dela; alegia, debekatuta dago soiltzea. Hala eta guztiz ere egin egiten dute; ganadua ez delako gai eremu horri larre moduan eusteko, edo eta eremu hori basoari dagokiolako ziurrenik. Baina zergatik tematzen dira soiltzearekin? Horren atzean, abeltzainek jasotzen dituzten dirulaguntzak daudelako.

Profesionalak, izatez, ardiak eta behiak dituzten batzuk bakarrik dira Aralarren. 134 abeltzainetatik 46 bat, guztira. Zaldibiako eremua den Ausa Gazteluren kasuan, artzain bakarra da profesionala, eta berak Almitzetan daukan txabola ez du erabiltzen, eta, gainera, txabola horretara ez da pistarik iristen. Ganaduzale profesionalak, berriz, bi dira. Beraz, 21.778,43 euroko gastua egingo da oraingo honetan, diru publikotik, aurretik gastatutako beste hainbat milaka euroz gain, Ausa Gaztelurako pista konpontzen. Mendi publiko batean, iritzia interesatuei bakarrik eskatuta eta, noski, diru publikoa xahututa. Pisten eztabaida zertan oinarritzen den ikusteko, hortxe zenbait pista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.