ZUZENDARIARI

Azken kapitulua

Berango
2021eko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtebete pasatxo honetan, orain arte bizi izandakoak liburu baten argumentua izan balu, inor gutxik irakurriko zukeen. Baina ikusi eta gero zer-nolako baliabideak dituzten irakurlea erakartzeko, eta azken kapituluak zer-nolako itxura hartuko duen, ez dute inolako arazorik izango berriro Euskadiko historian beste pasarte bat idazteko. Izan ere, inoiz olatuak baretuko dira, gehienok txertatuta egongo gara, positiboen kopurua inoizko txikiena izango da, eta aldez aurretik egindako okerrak inor gutxik izango ditu gogoan. Hori bai, hildakoen familiakoek, eta kale gorrian gelditutakoek, inoiz ez dute ahaztuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.