Kamio guztiek Erromara eramaten gaituztela diote. Gezurra! Bilbon, bideei jarraituz, San Mamesen bukatuko duzu. San Mames, Athletic Cluben zelaia, zuriz jantzia, ahoa itzela teilatuan, non oihuen doinuek ihes egiten duten; Poza kaleak egiten dio bide. Poza kaletik ikus dezakezu koltanezko ispilua, Athletic Clubeko bitxikeriak, ordua, markagailua... Bilbora zabaltzen duen pantaila handia. Poza kalea Rodriguez Arias, Gardoki eta Astarloaren nahasketa dela eta jaiotzen da Bizkaiko hiriburuan. Eta zer dauka Pozak Bilboko Kale Nagusiak ez daukana?
Poza kalearen erdialdera, gorri eta zuriz beteriko kantuak, barre algarak, irribarreak, begiak, eta, nola ez, kamisetak batu egiten dira. Bi koloreko emozio batek jende ezezagunak margotzen ditu, agian ez hain ezezagunak... Bilbok Athletic Club maite du, herritik sortu zinalako, horrexegatik partida dagoenean erritual gisa batzen dira lehoi guztiak, eta oilo ipurdia jartzen zaio karrika honi. Nolanahi ere, lehoi hauei ehiztariak (ertzainak) hurreratzen zaizkienean, hortzak labana lez miazkatuz aritzen dira Pozan. Kaleek erre usaina hartzen dute, edukiontzien heriotza dela eta.
Orain, goazen apirilaren 3aren egoera atertzera, derbiaren eguna. Pertsona anitz batu ziren kale hartan, pertsona anitz eta biltzaile bat, hau gorri eta zuriz jantzita. Urte eta piku daramagu giro biriko honetan, ia hiru milioi pertsonak besarkatu dute herio. Dena den, badirudi datu hauek ez dutela garrantzirik. Apirilaren 3a, kakotx artean idatzi beharko genuke, hura delako egin zutena Bilboko biztanleriaren zati ñimiño batek. A la bi! A la ba! A la bi, bon ba!... Jada ohartu gintuzten bonba bezalakoak jaurtiko zituztela. Ez zituzten edukiontziak bakarrik erre, kaleak kutsatu zituzten, lehoiek botatako zikinkeria eta kontainer barruan zegoen zaborra nahastu baitziren, zirkulazio-argietara igo ziren King Kongen moduan, hura Empire State Building bailitzan.
Gaur, espero dut ez errepikatzea halako istiluak, halako errespetu falta COVIDaren hildakoekiko. Ertzaintza goiz-goizetik kokatu beharko litzateke kale horretan bakea eta lasaitasuna berrezartzeko. Lehoien sentimendua uler dezaket, baina momentuz SOS egoeran gaude, eta uda oso gertu daukagu. Beraz, kontzientziaz bizi hurrengo finala. Athleeeeeeeeeeetic, ieup!
ZUZENDARIARI
Berdea jauzi egiteko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu