Zuzendariari
BERRIAn oihartzunik ez
Arreta bereziarekin hartu dut BERRIA ea igandean Zubietan izan zen Flash Mobari buruz zer ote zekarkien ikusteko eta sekulako amorrazioa hartu dut zein garrantzi gutxi eman zaion ikustean. Ehunka lagun aipatzen da, beste egunkariek hemengo egoerari edo gertakariei buruz hitz egiten dutenean bezalaxe. Eta horri gaizki baderitzot zer esanik ez BERRIAk egindakoari. Harpidedun bezala minduta sentitu naiz, ez baita erraza igandean lortu zena lortzea, alegia, 2.000 lagun inguru —begira zeudenak kontatu gabe— dantzan eta kantuan zaborrak erraustearen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu