Psikologian doktorea

Bertze epai bat: ignorantzia ala fede txarra epaitegietan

2024ko urtarrilaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Berriki epaile batek ebazpen harrigarri bat eman du Donostiako udaltzain izateko euskararen oinarrizko ezagueraren beharrizana legez ezeztatuz eta, beraz, garbiro ukatuz.

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko epaitegiak ebatzi du «diskriminatzailea» dela udaltzain izateko euskara maila jakin bat eskatzea.

Epaile jaun horrek jakin beharko luke, bere jokabidearekin, Tove Skutnabb-Kangus hizkuntzalari finlandiarrak argiro definitu zuen bezala, linguizismoa egiten ari dela, linguizidio ez esateagatik, sotilki eta argudio juridiko-politiko guztiz eztabaidagarriak erabiliz. Aipatu hizkuntzalariak honelaxe definitu zuen linguizismoa: «Linguizismoaz ulertzen dira halako ideologiak eta egiturak zeinak erabiltzen baitira hizkuntza baten oinarrian definitzen diren gizataldeen arteko botere eta baliabideen banaketa asimetrikoa legitimatzeko, gauzarazteko eta erreproduzitzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.