Arrigorriaga

Bizitzari agur duina ematea ahalbidetzeagatik, eskerrik asko!

Leire Sagastizabal
2025eko abuztuaren 6a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Oraintsu joan zaidan amaren izenean eta neurean idazten dut. 

Etxeko magalean, maitasun betean, eta Etxeko Ospitaleko Zerbitzuaren zaintzapean, bakez eta sufritu barik joan zen pasa den uztailaren 18an. 

Zinez diot ez dagoela hitzik Osakidetzaren zerbitzu zoragarri horren lana nahikoa eskertzekorik. 

Josune, Arrate, Sare, Garazi, Eder, Eguzkine, Leire, Josu eta ahaztuko zaidan besteren bati, eskerrik asko bihotzez. 

Mila esker zuen berotasunagatik, gozotasunagatik eta aholku/laguntza ezinbestekoengatik, eta, gainera, amaren berezko hizkuntzan, euskaraz, jarduteagatik, hain une latzetan; erabaki zehatz/garrantzitsuak hartzeko hain ahul zegoenean, ulertzeko kapaz zen ele bakarra izaki. 

Jarraitu ezazue horrela, aurrerantzean ere zuen beharrizan handia daukagu eta. 

Eskerrik asko Felisa Bidarteren senideen izenean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.