Zuzendariari
Decathlonek, euskararik ez
Postontzian jaso genuen Decathlon Donostiako dendaren liburuxka bat publizitate gisa. Nekagarria ez ezik iraingarria ere bada enpresa batzuek euskaldunoi erakusten diguten errespetu falta, sei orrialdeko publizitatean, ez baitute hitz erdirik ere euskaraz. Nonbait ez zaie errentagarria egiten publizitatea euskaraz egitea. Estrategia ezberdinak erabiltzen dituzte honelako denda handiek bezeroak erakartzeko, eta euskararena, badirudi, ez dela aintzat hartzekoa. Doazela antzarak ferratzera, guk beste nonbaiten egingo ditugu gure kirol materialaren erosketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu