Aitona galdu zitzaigun. Asteazkenean, 16:00 aldera, Goierri aldera joan zen, «obrak ikustera». Larritu ginenerako, ilunduta zegon. 112ra deitu genuen, eta gau beltzak kolore beltzagoa hartu zuen. Ertzaina etorri zitzaigun. Egun luze baterako prestatu behar genuela eta, leher eginda oheratu ginen. Jende asko utzi genuen mendian, leiho parean argiak nonahi, oihuak Juanitori deika... Eta egunsentia iritsi zen. Eta itxaropena. Argia lagun, berehala aurkituko genuen. Poliki-poliki, esperantzak alde egin zuen, eta inpotentzia eta atsekabea nagusitu ziren. Lagunen deiak izan genituen, lankideek animoa eman ziguten, entrenamenduan miaketari erreparatuko zietela esan ziguten korrikalariek, lagunak anaia zakurrarekin aterako zela agindu zigun, semearen lagunak Juanitoren bila hastekotan geratu ziren, bizilagun mendizaleak gauean joateko gogoa erakutsi zuen... Osteguneko 16:00ak iritsi ziren. Etsita geunden. Agertuko ote zen?
Bat-batean, deia: «Le han encontrado. Está vivo y está bien». «Gure jainkoa!», esan zuen amak, «Â¿Ves cómo existen los milagros?», lagun sinistunak. Nahi duzuena. Dios salve a la reina, baina, etxerako, zuek nahi zaituztet: 112 deiarekin mobilizatu zirenak; Granjan Juanito ikusi zutenak; 01:00etan, babes zibileko deia jaso eta mendira irten zena; emaztea; gure urduritasunarekin urduritu zena; udaltzainak... Eskerrak, guztioi! Gaizki atera balitz, berdin eskertuko genuen, baina ganora faltak ez zigun adierazten utziko. Ke Dios salve a la reina, baina, etxerako, zuek orain bezain gertu sentitzea nahi dugu. Eskerrik asko!
Zuzendariari
'Dios salve a la reina'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu