ZUZENDARIARI 

EHNE, ENBA eta duintasuna

Roberto Alejo Perez.
Tolosa.
2017ko martxoaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azkenengo aste hauetan, «sindikatu» horien hainbat aipamen entzun ditut, lehen sektorean aritzen direnentzako lan baldintza duinak eskatuz.

Zorionez, lehen sektore honetan ere, emakumearen garrantzia onartzen da eta helburu hau lortzeko, bi «sindikatu» horien lana ezinbestekoa izan dela ziur nago. Hau horrela izanda, sektore honetan badira beste langile batzuk, oso gutxitan komunikabideetan aipatzen direnak, «morroiak» ditut buruan. Gehienak etorkinak.

Eta galdera hauek etortzen zaizkit: zer lan baldintzak dituzte langile hauek? Lan orduak, hileko soldata, oporrak, etab. Langile hauei, gizarte segurantza ordaintzen zaie? Gipuzkoako bi «sindikatu» horien buruek galdera hauek erantzutea publikoki nahiko nuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.