Donostia

Elizaren eragina munduan

Roman Garmendia
2025eko uztailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Eliza fundatu zuen Jesusek; beraz, fundazio horren funtsa ebanjelioetan dago, Itun Berrian, errebelazioa (ez da Jainkoa ariketa matematiko baten ondorioz sortu, errebelatu da, guri gustatu ala ez). Eta erran zien bere dizipuluei mundu guztian zehar ibiltzeko eta bataiatzeko Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Eta orain da bi mila urte, gutxi gorabehera, hasiera hura gertatu zela.

Gaur egun afirmatu daiteke Elizak lan handia egin duela, Jesus ezagutzen da mundu guztian, bost kontinenteetan. Eta ez egidazue gezurrik esan, hori lan itzela da. Ezin da izan gizonen lana bakarrik. Hamaika mirari ere hor daude.

Hala ere, oraindik asko falta da, bataiatu jende guztia, eta erakutsi doktrina kristau denei. Baina hori egingo da, egiten bada, kontuan hartuz jendea libre dela, Elizak behintzat hori dio. Errespetatzen dugu jendearen askatasuna.

Globalizazioaren denbora honetan, nik proposatuko nuke Elizan lan egiteko zibilizazio kristau baten alde. Beti, jakina, separatua egongo litzateke politikatik. Baina politikarik onena kristaua da, demokrazia kristaua ala sozialismo kristaua. Eta beste hoberik okurritzen bazaio bati, abilidadea libre diot nik. Nik pentsatzen dudana hori da, labur erranda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.