ZUZENDARIARI

Emakume idazlearen egunaren harira

Galdakao
2020ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Aurreko ostegunean, urriaren 15ean, emakume idazlearen eguna izan berri da, eta nik ezin dut ekidin euskal literaturaren panoramari begirada bat botatzea. Bada, nire galdera nagusia hurrengoa da: eta emakumezko idazle gazteak non dira ba? Zeren eta badaude, eta Liberoamerika Euskarak argi utzi du oraintsu, eta Hatzamarka proiektuko gazteek ere bai.

Baina gaurkoan ez nator horiei buruz hitz egitera. Gaurkoan Urruzunotarrak Gehituz sariari buruz hitz egitera nator. Izan ere, 2019. urteko liburuan hauxe zioen Goiatz Labandibarrek: «Parte hartzaileetako 130 neskak dira, eta 45, mutilak».

Nik ezin ditut aurreko liburuetako datuak berreskuratu kalkulu zehatzago bat egiteko, baina, gazteok diogunez, ez dut probarik baina dudarik ere ez aurreko urteetako egoera ez zela hain ezberdina izango. Horregatik, liburu denda eta argitaletxe; erronka botatzen dizuet: saritutako lanak plazaratu ditzagun denon artean, arren.

Bagarelako eta existitzen garelako.

Mila baliabide ditugu: parte hartzeko arauak hizkuntzari dagokionez, azal deigarriagoak, adibidez.

Bada, gazte gehienek hizkuntza aniztasun egoera bat bizi dugu non euskara, gaztelania eta ingelesa batera bizi baitira. Horregatik nik galde egiten dut: zergatik ezin ditugu hiru hizkuntzak erabili aldi berean? Bada, jende askok barre egiten dio euskan?ol deitzen diogun horri, baina urrutira joan gabe esan beharra dago, edo agian gogoratu beharra dago hizkuntzak pertsonekin batera eta guk nahi dugun erara egiten duela aurrera.

Izan ere, literatura eskape bide bat ere izan behar baldin bada, errealitatearen isla bat ere izan beharko litzake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.