Abaigar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Mendigorria, Murieta, Oibar, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga herriak laster eremu mistora igaroko dira, baldin Parlamentuan Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdien mozioak aurrera egiten badu. Noain-Elortzibar ere sartuko da, Udalak hala erabakitzen badu.
Logika erabiliz gero, Tafalla, Zangoza eta Uxue herriak ere sartuko dira, nahiz eta udalen eskaera iritsi mozioa tramitatzeko bidean denean. Baliteke garaiz iristea udal gehiagoren akordioak.
Nafarroan ezarritako zonifikazioak hirugarren aldiz jasanen du arrakala, aurretik hiru herri sartu baitziren eremu mistora eta euskarazko hezkuntza «eremu ez-euskaldun» deitutakora zabaldu baitzen.
Euskarazko hezkuntza publikoa Nafarroa osoan bideragarria izatea zen eremuz aldatzeko arrazoi nagusia. Eremu mistoan herritarrei aitortzen zaie Administrazioetara euskaraz zuzentzea, eta hauek behartuta daude horri erantzuna ematera. Horrexegatik, eremu mistoko herri handi guztiek Euskararen Ordenantza onartuta daukate. Horregatik, aldaketa hau ongi ikusten dugu. Euskararen Legean zonifikazioa ezabatzeko bidean urrats bat izatea ere nahiko genuke. Zorionak «eremu ez-euskalduna» utziko duten herriei!
ZUZENDARIARI
Eremu ez-euskalduna utziko duten herriei zorionak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu