Zuzendariari

Errespetu faltaz obispo M. Ihitzeta

2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Lekeition alde egin du mundu hontatik abade Don Angel Sustaetak (herritar askoren artean maitez Don Ankelito, lekeitiar forma phonetikoan) zeina izan baita persona popularra eta herritar herritarra tratua zuela edozeinekin zabal eta afablea. Hileta elizkizunean hor izan da ororen buru makulu eta guzti obispo Mario Ihitzeta gernikarra zeinak eman baitu mezea (zeina osoki izan da euskaraz) eta baita predikua edo sermoia ere ganik obispoa, izan delarik hau sermoia euskaraz baina irakurria eta ez libreki mintzatua. Zer litzateke baldin esaterako Avilan hango obispoak beharko balu sermoia irakurri gaztelaniaz zeren ez bait leki erdaraz aski itxuroso. Hor, esan ahal litzateke ez dagoela ondo konportamentu hori eta dela errespetu falta injustifikablea herri espainolaren kontra. Deskortesia handi ba M Ihitzeta. Zeren ez baitu agertu errespeturik Euskal Herriari. Ez da izaten ahal justifikablea zeren Elizak badu bere kuadroetan hainbat persona dakienik euskaraz ganoraz izan dadin obispo bilingue bat Bizkaian (Nafarroan). Guk euskaldunok, nafarrok, badugu geure zuzena besterik uste badu ere Eliza Katoliko Romanoak. Zer litzateke baldin Balmasedan beharko balu sermoia irakurri erdaraz? Eskatzen dugun ximpleki, errespetua.

Erramun Gerrikagoitia.

ZUZENKETA: Gipuzkoako Aldundiak eta Berria taldeak ituna sinatu dutela jarri genuen atzo lehen orrian, baina ez da hala. Hitzarmena egin dute. Hitzarmen hori datorren asteko gobernu kontseiluan eztabaidatuko dute, eta onartzen badute, datorren astean sinatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.