Donostia

Erruduna?

2025eko maiatzaren 17a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Madril komandoa detenitu zutenean nik pentsatu nuen, nire bakardade patologikoan, nire errua zela. Zergatik?, lehenago Valladoliden doktoraduko ikastaroak estudiatzen ari nintzela paranoia bat jasan nuelako, gizon bat nire begira etengabe, gelditu ere egiteke, eta izutu egin nintzen, eta poliziagana joan nintzen ETAk hil nahi ninduelakoan (paranoia manualekoa). Psikosietan hasten da gaixotasuna paranoidismoarekin, hori da nolabait errateko lehen fasea. Nire lehen fasea ageri zen niri fijo begira zegoenaren gizonagan. Beldur izu guztiak piztu zitzaizkidan momentuan, eta ihes egin nuen… 

ETA ezin izan zitekeen, ni behargin baten seme euskaltzalea naiz, eta marxista izandakoa. Nik sekula ez diot ETAri beldurrik izan, psikosiaren hasieran okurritu zitzaidan, anbientean takian eta potian zegoelako izena segurutik. Eta niri, nire bulegoko sofan eserita, ordenagailuaren aurrean, orain  barregura ematen dit. Psikosiaren fase hartan ni haserre nengoen ideologia marxistarekin, hori bai. Orain zientzia politikoan klasikotzat dut marxismoa, oso inportantea. Baina guk ez dugu egingo ikusten ez dugun Jesusek agindu zuena. Zientzia politikoa marxismoa baino gehiago da.

Franklen liburu bat irakurrita, mediku bat esterminio zelaian, ni, nire delirioan, nire egoera psikotikoan, konbentzitu nintzen niri ere pasatu behar zitzaidala hura, eta mediku nintzenez ez omen nintzela hilko (naziek debilidadea omen zutela medikuekin), eta birtualki igaro nuen fase hura. Hor bigarren fasea nire psikosiarena.

Hori da nire azken ondorioa nire gaixotasunaren ikerketetan. Definitiboa. Pentsa dezala irakurleak zenbat sufritu dudan, sano egonik ez zenean ezer konplikatua, gizartea ere sano balego... baina dena dago gaixorik kultura honetan, asuntoa kristau lenteekin ikusia.

 Hala ere nik nire paranoiaren funtsa deskubritu dut, oso sinplea, nire biografiaren inportanteena orain arte, baina ez nengoen osasuntsu eta hortik konplikazioak (txikitan sortuak, gertatuak, jonki anfetaminomanoa izandakoa), zahartzen nagoelarik analizatu egiten ditudanak oraindik. Kontatu egin nuen nire delirioa hurkoari, infamia, fama txarra zabaldu egin zelarik.

Nire ohorea, hain inportantea dena, salbatu dut. Nire honra, nire noblezia, hain inportantea dena niretzat, euskaldun hiritarra. 

Erreprimitua nengoen paranoia hark ematen zidan lotsagatik, sufrikarioa ematen zidana eta nolakoa. Eta begien aurrean soluzioa eduki dut hori ikertzen ibili naizen denbora guzti horretan. Nire biografiaren une patologikoak, asko direnak. Une onak ere baditut izan.

Madarikatu famaren sentimendu faltsua sufritu dut. Eta baita ere infame sentitu naiz, sinonimoa. Virgiliok zioena, famak hamaika aho dituela eta hamaika belarri. Infamia nirea, jakina, jendearengandik.

Eta hemen amaitzen da misterioa. Ez dago misterio gehiago. Eta lehenagoko Euskal Herria ere joan zen, ez dut ilusiorik egiten. Historia lineala da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.