Esker oneko oharra
Jose Mari Armendariz El Setas-en senideok publikoki eskerrak eman nahi dizkiogu, une zail hauetan, zuen babesa eskaintzeko guregana hurbildu zareten guztiei. San Pedro auzoko, Lagun Onak elkarteko, el Bullicio peñako, Perfil en Frioko, Rokaforte herriko, Iruña Taldeko, San Lorentzoko Dantzanteen taldeko eta Igualadako Castellersen Collako lagun guztiei. Alde zaharrean eskainitako omenaldiarekin biziki bibratu genuen. Eskerrik asko guztiei. Ziur asko, Josemari-Setasen zati txiki batek bizirik iraunen du bera ezagutu genuen guztiongan. Mila esker bihotzez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu