ZUZENDARIARI
Eskerrik asko, Endika eta Mari Jose
Senarraren alzheimerra (eta fase bakoitza) ongi azaltzeko, bide horretan lagundu eta akonpainatzeko, entzuteko, gure egonezinarekin enpatizatzeko, zauriak sendatzeko... beti prest izan zaituztegu, Endika Intxausti medikua eta Mari Jose Arsuaga erizaina. Fonen heriotzaren unean ere, alboan izan zarete, bare eta ulerkor. Abiadura azkarregian mugitzen den egungo gizartean, balio handia du gure osasun sistema publikoan horrelako jendea izateak, humanitatez beteak, pertsona bakoitzari behar duen denbora eskaintzeko gertu. Esker hitz hauek zuentzat dira, familia guztiaren partetik, eta baita Fonen partetik ere. Zaindu ditzagun horrelako profesionalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu