Gustura irakurri ditugu BERRIAn, egunero azken asteotan, Miren Basaras eta Ana Galarraga zientzialarien artikuluak, koronabirusaren krisia hasi zenetik. Artikulu bikainak, zorigaiztoko birus honetaz informazio ugari eman digutenak, zientzia eta dibulgazioa modu ezin hobean elkartuz. Egia esan, faltan sumatuko ditugu idatzi atsegin horiek hemendik aurrera.
Mila esker, beraz, Mireni eta Anari. Eta mila esker BERRIAri ere, bete-betean asmatu duzuelako Zientziaren talaiatik atalarekin.
ZUZENDARIARI
Eskerrik asko, Miren eta Ana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu