ZUZENDARIARI

Eskola publikoa vs ikastolak

Bilbo.
2019ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Bilboko eskola publikoko guraso bat naiz. Halabeharrez, publikotasun adiera ulertuta. Publikotasun horren barruan zer sartzen da ? Euskal-etik badauka, euskalduna da? Nortasunik edo izaerarik badauka? Hau da, Euskal Herri mailako elkarren ezagutza sustatzen du? Euskararen historia, kultura, lurraldetasun eta hezkuntza bera, hitz batean, gure herriarena bada ala ez? Askoren bizipenetan zein, batez ere, nirean zapuzte ikaragarria da, «usteak erdia ustel». HH eta LHko umeen euskararen erabilera hutsaren hurrengoa da. Eskola barruko saioetan gaztelania da maisu-maistrekin izaten duten solasaldi hizkuntza, nahiz eta diotena ulertu, erantzuna erabat asimetrikoa da. Salbuespenen bat egon da maisu-maistretako baten aldetik jokabide zein jarrera hori onartzerakoan, baina hori da ur tanta bat itsaso zabalean. Zer esanik ez, jolasaldi eta jantoki orduetan ere! Gainera, begiraleek euren artekoaz beste horrenbeste, adibide ezin ageriagoa. Eskolaren papera adierazitako egun batzuetara mugatzen da, «Euskararen eguna», «Olentzero», «Agate deuna», eta «ikasturte amaierako jaiaren eguna», non aniztasuna (ez euskal munduko aniztasunera moldatuta) islatzen duten ekarritako musika taldearen bitartez, eleaniztun abestiak sartuz. Folklorera, azken batean laburtuz. Euskararen irakasgaian gramatika baino ez da lantzen, zergatik egin duen atzera aurreko mendeetatik hona, eta zergatik bizirik iraun duen azaldu barik, euskalkiak daudela ere ezagutu ere ez. Euskal Herria adiera geografia arloan lantzen da LHko 4.mailan. Era horretara, ulertzekoa euskara eskolarekin baino ez lotzea, inongo enpatiarik gabe. Testuliburuen argitaletxeak Estatu mailakoak dira, euskal izen mozorratuta edo bikoitza erabiliz. Publikotasun horren barruan D eredua bakarrik dago ala ez? Ikastoletan, ziurrenik, gaztelania edo frantsesa entzun ahalko da, baina, gainerako irizpideetan huts egiten dute? Testu liburuen egiletzan, elkarren ezagutzan, ikasleen trukaketan, hizkuntz murgilketan, begiraleena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.