Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten egoera tamalgarri hori saihesteko. Horrek Palestinan gertatzen dena gogorarazten du, hau da, Israelek urteak daramatzala palestinarrei, mendebaldeko potentziei, lurrak lapurtzen, baina uste dut zirkulu ekonomiko berean egoteagatik, orain arte behintzat, ez dutela ezer egin.
Bestalde, aurreko gerretan gertatutakoa kontuan hartzen badugu, badakigu herrialdeen arteko aliantzak gerraren aurrekariak direla. Eta puntu honetan uste dut beharrezkoa dela gogoratzea orain gerra bat nuklearra izango litzatekeela. Zoritxarrez, baieztapen hori bat dator gaur egun bizi dugun egoera tamalgarriarekin, non Bricsen herrialdeak eta mendebaldekoak aurkari diren. Testuinguru horretan kokatzen du, nire ustez, Ukrainako gerra, edo Venezuelaren kontrako setioa, non petrolioaren kontrola den estatubatuarren jazarpenaren arrazoi nagusia. Ideia horri jarraikiz, eta Brics herrialdeek arlo ekonomikoan duten nagusitasuna agerikoa bada ere, oraingoz ez dago hain argi hegemonia hori arlo militarrean. Eta uste dut hor egin nahi dutela azken saiakera Ameriketako Estatu Batuek, horrek bizitzan ekar dezakeen kostu handia gorabehera.
Espero dut AEBen mundu mailako gainbeherak herrialde horrekiko independentzia handiagoa ekartzea Europako herrialdeei. Baita Nazio Batuen eraldaketa sakona ere, erakunde honek legeak errespetarazi ahal izan ditzan, eta Palestinan edo Mendebaldeko Saharan ikus daitezkeen egoerak saihestu.