Zuzendariari

Esther Murelagarentzat

Damaso Azkarate.
Erandio.
2014ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egunero entzuten dut Euskadi Irratiko 08:00etako albistegia. Berri garrantzitsuenak aipatu ondoren, gure errepideetako egoeraz informatzen gaitu Esther Murelagak. Eta egunero, salbuespenik gabe, honela kontatzen digu: «…Bilbora bidea, …Donostiara bidean, …edonora errepidea….». Ni ez naiz euskal filologoa ezta Euskaltzaindiko kidea ere, baina oker ez banago «…Bilborako bidea, ….Donostiarako bidean» beharko luke. Zuzen banago, euskara batua ezin hobe erabili behar duen gure irrati publikoko inork egunero oker esaten dena ez zuzentzea oso larria deritzot. Esther, mesedez, zure esateko modua okerra bada, zuzendu lehenbailehen, EITBko esatarien euskara eredua baita askorentzat. Adeitasunez, agur bero bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.